GORBEIALDEKO KUADRILLAK ETA BERE UDALERRIEK AUZO KONPOSTAJEAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DUTE

GORBEIALDEKO KUADRILLAK ETA BERE UDALERRIEK AUZO KONPOSTAJEAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DUTE

Gorbeialdeko Kuadrillako udalerriek urteak daramatzate hondakinak kudeatzeko eredu arduratsua eta ingurumenarekiko errespetuzkoa garatzeko hainbat neurri eta proiektu egiten eta ezartzen. Horretarako, adibidez, urtero kanpainak egiten dira herritarren artean birziklatzearen eta hondakinen prebentzioaren inguruko ohitura arduratsuak sustatzeko.
Hondakinen zati organikoaren kudeaketari dagokionez, eredu lokal eta deszentralizatu baten aldeko apustua egiten da, etxeko (banakako) eta auzo konpostajearen sustapenean oinarrituta, kudeaketa-bide nagusi gisa. Konpostajea da, zalantzarik gabe, ingurumen-inpaktu txikiena sortzen duen kudeaketa-bidea, hondakin organikoa in situ tratatzen baita, hondakinen instalazioetan garraiatu eta tratatu beharrik gabe.


Hala ere, prozesu erraza izan arren, konpostaje-prozesua behar bezala egin dadin, beharrezkoa da kontrola izatea eta mantentze-lan jakin batzuk egitea, hala nola aireztapena, iraulketa eta material egituratzaile osagarriaren ekarpena (inauste-hondar birrinduak).
Gaur egun, Gorbeialdean 15 auzo-konpostaje gune daude, Aramaio, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako udalerrietan banatuta. Eremu horietan 250 familia inguruk parte hartzen dute, Zigoitiko eta Urkabustaizko ikastetxeez gain. Bertan, eskola-jantokietan sortzen diren hondakin organikoak kudeatzen dituzte, eta jantoki bakoitzean 100 bat menu prestatzen dira egunero.


Alde horretatik, Gorbeialdeako auzo konpostaje-instalazioen funtzionamendu egokia bermatzeko eta arlo horretan indarrean dagoen araudia betetzeko, Gorbeia Inguruetako Partzuergoak, eskualdean hondakinak biltzeko zerbitzuak kudeatzen dituen erakundeak, kanpoko zerbitzu bat kontratatzen du, Gorbeialdeko udalerrietan egokitutako auzo- konpostaje eremu guztien kontrol, jarraipen eta mantentze-lanak egiteko.

Gorbeialdean auzo konpostaje-eremuak kontrolatzeko eta mantentzeko proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak diruz lagundu du, Euskadin 2021ean hondakinen araudia ezartzen eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko laguntza-programaren bidez, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan – Next GenerationEU –.


Proiektua gauzatzeko kostua 76.636,56 €-koa izan da (BEZa barne), eremu guztiak kontrolatzeko eta mantentzeko zerbitzuari dagokiona, 3 urterako, eta EJk emandako dirulaguntza 57.002,40 €-koa da.


Jarrai dezagun aurrera eskualde iraunkorrago baten alde!

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital