-
Hemen zaude:
GORBEIALDEKO KUADRILLA ASTEKLIMAKO LAUGARREN EDIZIORA BATZEN DA!
GORBEIALDEKO KUADRILLA ASTEKLIMAKO LAUGARREN EDIZIORA BATZEN DA!
Gorbeialdeko kuadrilla Asteklimako IV. ediziora batzen da. Ekimen honek, herritarrak beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea du helburu. Testuinguru honetan, irailaren 25 tik 30era, lehiaketa online bat abiaraziko dugu, sare sozialen bidez (@gorbeialdea)
Lehiaketa honetan parte hartzeko nahikoa da sare sozialetan jarraitzea eta egunero sare sozialetan partekatuko den estekan sakatzea eta betetzea (Google forms).
Egunero bi galdera berri partekatuko dira: galdera bat energía eta klimari buruzko gai orokorrei lotuta, eta bestea Gorbeialdeko testuinguruan. Galdera bakoitzak hiru galdera posible izango ditu, horietako bakarra zuzena izanda.
Landuko diren gaiak: energía, biodibertsitatea, birziklapena, ura, ekonomia zirkularra eta kontaminazioa.
Sariak
Egunero 2 sari banatuko dira:
- Parte hartzaile guztien arteko zozketa (oker ala zuzen erantzun): Gorbeialdeko eskualdean gastatzeko 30 €ko balioa duen bonoa.
- Bi galderak ondo erantzuten dutenen arteko zozketa: Gorbeialdeko eskualdean gastatzeko 60 €ko balioa duen bonoa.
HONDAKIN ORGANIKOAK BEHAR BEZALA TRATATZEAREN ETA BALORIZATZEAREN GARRANTZIAREN JARDUNALDIAK RAMON PLANAREN ESKUTIK
Ramon Planak, hondakin organikoen kudeaketan aditu aitortuak, jardunaldi informatibo batzuk eskainiko ditu hondakin organ...
BIZI KALITATEA, INGURUMENA ETA BIRZIKLATZE OHITUREI BURUZKO JARDUNALDIA AZAROAREN 22 ETA 23an
Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen (EWWR) testuinguruan, Gorbeialdeko Kuadrillak AFAko Iraunkortasuna, Nekazarit...
ESKERRIK ASKO PARTE HARTZAILE GUZTIEI!
Gorbeialdeko Kuadrillatik gure eskerrak adierazi nahi dizkizuegu Gorbeialdean behin lehiaketako parte-hartzaile guztiei. ...