-
Hemen zaude:
Gorbeialdeko eta Arabako berdintasun foroa
Gorbeialdeko eta Arabako berdintasun foroa
Urriaren 23an, Ondategin
Badira urte asko Gorbeialdeko Kuadrillako elkarteak, mugimendu feminista eta emakume asko modu partikularrean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde borrokatzen zaudetela. Urte askotako esfortzu hauetara batu egin dira udalek eta baita Gorbeialdeko Kuadrilla ere, berdintasun teknikaria gehituz.
Gauzak horrela, momentu ezin hobean gaude Gorbeialdeko Kuadrillako berdintasun Foroa sortzeko. Kontsultarako, aholkularitzarako eta partaidetzako organoa , Udal Administrazioak herri mailan berdintasuneko politikak aurrera eraman ahal izateko. Hau da, ezagutu nahi ditugu emakume eta mugimendu asoziatibo eta feministaren beharrak, pertsonen parte hartze zuzena sustatuz, udalaren politikak aholkatuz eta generoaren arloko programa edota jarduera desberdinetan proposamenak eginez eta horiek martxan jartzeko orduan Udalarekin lankidetzan jarduteko besteak beste.
Gainera, izango dugu aukera Berdintasun Foro Kontseiluaren berriz izateko, haien esperientzia, ibilbidea, lortutako helburuak eta geratzen diren, gure kuadrillako berdintasun fororako lagungarria izango delakoan.
Urriaren 23an, Zigoitiko Zentro soziokulturalean itxaroteen zaituztegu, 18reta.
Oharra: Garraio eta haurtzaindegi ( +3 urteko umeak) da eskuragarri,dohainik gutxienez 3 egun lehenago abisatuz.
Lan-deialdia: herritarren parte-hartzerako teknikaria
Gorbeialdeko Kuadrillak parte-hartze teknikari bat kontratatzeko asmoa du, helburu hauekin: Gorbeialdeko Kuadrillak abia...
Gorbeialdeko Kuadrillako adineko pertsonen XXVI. Topaketa
Datorren ekainaren 27an, ostirala, Gorbeialdeko Kuadrillako adineko pertsonen XXVI. topaketa ospatuko da....
GORBEIALDEKO BERTSO-ABENTURA, apirilaren amaieran, Espejon
Urtero bezala, Pazko asteko oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagu...