GORBEIALDEKO BERTSO-BARNETEGIA, ekainaren 22tik 24ra

GORBEIALDEKO BERTSO-BARNETEGIA, ekainaren 22tik 24ra

2021eko ekainaren 22, 23 eta 24ean Manurgan izango da urteroko Bertso Abentura. Autobus zerbitzua ere egongo da ekainaren 22an goizean joateko eta 24ean arratsaldean itzultzeko. Izen ematea Ekainaren 11a baino lehen burutu beharko da, ONLINE.

Udaberrian izan behar zen barnetegia urtero bezala egiterik izan ez bazen ere, aurten udako lehen egunetan barnetegia aurrera ateratzea erabaki dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gorbeialdeko kuadrilak.

Manurgako aterpetxean berriz ere elkartzeko aukera izango dute 10 urtetik 13 urtera bitarteko Legutio, Aramaio, Zigoitia, Zuia, Arratzua-Ubarrundia eta Aramaioko udalerrietako haur bertsozaleek.

Manurgako hiru eguneko egonaldian eskualdea eta ingurunea ezagutu, eskualdeko bertsolarien bisita jaso eta hitzarekin jolasteko aukera paregabea izango dute. Izen ematea erraza eta erosoa izango da, ekainaren 11a baino lehen helbide honetan egin beharrekoa: 

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/gorbeialdeko-bertso-abentura-ibiltaria-2020-izen-ematea

Ekainaren 11tik 18ra matrikula formalizatu eta ordainketa egingo da. Egonaldiak 45 euroko kostua izango du parte hartzaileentzako.

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital