-
Hemen zaude:
GORBEIALDEKO BERTSO-ABENTURA, apirilaren 11tik 13ra Espejon
GORBEIALDEKO BERTSO-ABENTURA, apirilaren 11tik 13ra Espejon
Gorbeialdeko 10 eta 12 urte arteko umeek (2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoek) oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin, Bertso Abentura bizitzeko aukera izango dute udaberrian: norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea. Apirilaren 11tik 13ra, Arabako Bertsozale Elkarteak, Gorbeialdeko Kuadrillarekin elkarlanean, BERTSO-ABENTURA antolatu du Espejon.
Iaz bezala, gainera, Lautadako Kuadrillako umeak ezagutzeko aukera izango dute, elkarrekin egingo baitute egonaldia.
Apirilaren 11n (asteartea) hasi eta apirilaren 13an (osteguna) amaituko da Bertso-abentura. Prezioa 50€koa da Gorbeialdeko Kuadrillako parte-hartzaileentzat.
Parte hartzeko Izena Emateko formularioa bete beharko da martxoaren 24a baino lehen.
Informazio eta xehetasun guztiak Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean dituzue:
Edo barnetegiari buruzko eskuorria ere jaitsi dezakezue, hemen klik eginda:
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/lautada-eta-gorbeialdeko-bertso-abentura-2023
Edozein zalantza, galdera, izanez gero, idatzi mezu bat honako helbideetako batera:
Gorbeialdeak bat egin du "HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU" kanpainarekin
Mintzalaguna: zurekin euskaraz, nonahi eta noiznahi
Gorbeialdeko Kuadrillak urteroko deialdia jarri du martxan, eskualdeko mintzalagun edo gurasolagun taldeetan parte hartze...
Gorbeialdeko Kuadrillan EUSKARA IKASI NAHI DUZU?
Ikasturte berrirako (2023-2024) matrikulazio kanpaina abian da Gorbeialdeko Kuadrillan. Kuadrillako udaletxe guztietan au...