Gorbeialdeak bat egin du "HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU" kanpainarekin

Gorbeialdeak bat egin du "HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU" kanpainarekin

Zer da "Haurren aurrean helduok heldu"?

Urriaren 19tik 29ra, hamar egunez, baliabideak eman eta ekintzak proposatuko dizkiegu guraso eta zaintzaileei, euren arteko euskararen erabileran eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko. Izan ere, umeekin egoten diren helduen hizkuntza-portaerak funtsezkoak dira, hain zuzen ere, umeen etorkizuneko hizkuntza-portaerak finkatzerakoan. Garbi esanda: oinarri-oinarrizkoa da gurasoek, zaintzaileek, aiton-amonek... umeen aurrean, ahal den neurrian, elkarrekin euskaraz egitea, eta umeei ere euskaraz egitea; beraiek baitira umeen erreferente nagusiak, baita hizkuntza kontuetan ere. 

Beraz, gu
rasoen* arteko -hau da, helduen arteko- hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzeko aktibatzea da helburua, eta baita helduen hizkuntza ohiturek umeengan duten eraginaren kontzientzia piztea, eta, ondorioz, hizkuntzari dagokionez eredugarri izatea ere.

Eta zer egingo dugu Gorbeialdean?

Ekimenak iraun bitartean, hainbat aholku eta baliabide eskainiko dizkiegu guraso, zaintzaile eta abarrei. Baina, horrez gain, familian edo heldu eta umeekin egiteko hainbat jarduera ere antolatu ditugu: tailerrak, dantza-plazak, bestelako ekitaldiak...

 

Hemen klik eginda ikus dezakezu herriz herri antolatutako jarduera programa.

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital