Gorbeiako produktuen feria, eta bisita gidatua ‘Gorbeiako 3 gurutzeak’ erakusketan

Gorbeiako produktuen feria, eta bisita gidatua ‘Gorbeiako 3 gurutzeak’ erakusketan

Urriaren 8an Ondategin eta Gopegin, Gorbeia Araban programaren barruan

Productos

Ba al zenekien Gorbeiako tontorrean dagoena hirugarren gurutzea dela? Aurreko biak haize eta elur ekaitzek bota zituzten. Gaurko gurutzeak, 1907 inguruan jarritakoak, ia 18 metroko luzera dauka eta itxuraz Eiffel dorrea dakar gogora, garai hartako moda jarraituz eraiki baitzuten.

Horrelako bitxikeriak, eta beste batzuk ere bai, ezagutu ahal izango dituzu datorren igandean, urriaren 8an, Zigoitiko udalerrira, Ondategira, hurbiltzen bazara eta ‘Gorbeiako 3 gurutzeak’ erakusketa ikusteko bisita gidatuan parte hartzen baduzu.

Gainera, goizean zehar feria bat ere egongo da Gorbeiako produktuak dastatu eta erosi ahal izateko.

Bi jarduera hauek Gorbeia Araban programari emango diote amaiera. Iñaki Garcia Uribek, etnografo eta Gorbeian aditu ezagunak bultzatuta, ekimenak joan diren asteetan erakusketak, mintzaldiak, bisita gidatuak eta Gontzal Mendibil gorbeiarraren kantaldi bat eskaini ditu. Dena gure tontorrik garrantzitsuena protagonista izanda!

Gogoratu! Urriaren 8an, igandean, 11:00etatik aurrera Gopegin, GORBEIAKO PRODUKTUEN FERIA. Eta 12:00etan Zigoitiko Udalaren ekitaldi aretoan, Ondategin (Bengolarra kalean, 1), ‘GORBEIAKO 3 GURUTZEAK’ ERAKUSKETA IKUSTEKO BISITA GIDATUA.

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital