GO!RBEIA gazteentzako ginkanaren edizio berria martxan da

GO!RBEIA gazteentzako ginkanaren edizio berria martxan da

12 eta 16 urte artean badituzu, eta Gorbeialdean bizi bazara, ezin duzu aukera hau galdu!!

Iazko leheneno edizio arrakastatsuaren ondoren, martxan dago Gorbeialdeko gazteei zuzendutako GO!RBEIA ginkana. Gazteek, proba dibertigarrien bidez sarean euskaraz dauden aukerak ezagutzeko aukera izango dute eta sariak ere badira, gainera, tartean.

IZEN EMATEA

Banaka edo taldeka hartu daiteke parte, eta guztira internet bidez egiteko bost proba dira gazteek bete beharko dituztenak. Otsailaren 27ra bitarte egongo da zabalik ginkanetan izena emateko aukera.

Izena emateko, egin klik hemen, bete formularioa, eta listo!!

PROBAK

Guztira, bost proba bete beharko dituzte parte-hartzaileek, bost asteren buruan. Probak honako egunetan argitaratuko dituzte Facebookean:

  1. proba: Otsailaren 27an.
  2. proba: Martxoaren 6an.
  3. proba: Martxoaren 13an.
  4. proba: Martxoaren 20an.
  5. proba: Martxoaren 27an.

Apirilaren 3a izango da proba guztiak aurkezteko azken eguna.

SARIAK

Ginkanako probetan puntu gehien egiten dituenak irabaziko du ginkana eta 300 euroko bono saria jasoko du, hainbat komertziotan erabiltzeko. Bigarren taldeak, berriz, 200 eurokoa irabaziko du. Parte hartzen duten guztiek izango dute sariren bat eramateko aukera, probak egin dituzten guztien artean sari berezi bat zozketatuko baita sari banaketa egunean.

Informazio gehiago:

  • go.ginkana@gmail.com
  • 673322038
  • Facebook: GOrbeia - sareko ginkana
  • Twitter: @g_ginkana
KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital