-
Hemen zaude:
Gorbeia Gasteizko Azoka plazan
Gorbeia Gasteizko Azoka plazan
GORBEIAko zaporeak Gasteizko Azoka Plazan salgai, euren produktoreen eskutik
Abenduaren 15 eta 17an.
Hurbildu zaitez!!!
Datozen abenduaren 15 eta 17etan, ostegun eta larunbatean, Gorbeia eskualdeko produktuak Gasteizko Azoka Plazara helduko dira, euren produktoreen eskutik zuzenean. Gorbeialdeko Kuadrillak jarri du martxan ekimena, Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailaren laguntzarekin, gure produktuen ezaguera eta salmenta Arabako hiriburuan bultzatzeko asmoz.
Horrela, 15ean, ostegun goizez eta arratsaldez eta 17an, larunbat goizez, Azoka Plazako lehenengo solairuan Gorbeia Txokoa prestatuko da, El invernadero deitzen den tokian (sukaldaritza gelaren ondoan). Hor euren baserrietako onena erakusten eta saltzen egongo dira, besteak beste, honako ekoizleak: Goiuriko Basterra Anaiak Gaztandegia, Oletako Atxeta Gaztandegia eta Oletako Kerixara Gaztandegia; Elosuko Maghú (Eguzkilorearen produktu eta deribatuak), Oletako Atxineta Baserria (ahabi-marmeladak eta Zukuak), Aramaioko Asier Agirre (Fruta eta Barazkiak), Izarrako Goiuri (Euskal Pastelak), Izarrako Urtaran Okindegi-Gozotegia, eta Oiardoko Baias Garagardotegia.
Aldi berean, aipatutako bi egun horietan Gorbeialdeko Kuadrillak stand bat izango du informazio turistikoa emateko eta hainbat jarduera eskainiko ditu: Joserra Agirianok gidatutako Gorbeiako produktuen dastaketa bat; Gorbeia Pintxoa egiten ikasteko klase bat, Merkatuko sukaldariaren, Antonio Sanchezen, eskutik; eta Baias Garagardotegiak asmatutako azken garagardoarekin pintxo bat sukaldatzeko show cooking bat.
Gainera, Gorbeia txokoan erositako produktuekin, hainbat opariren zozketetan parte hartzeko aukera izango da. Besteak beste, Gorbeiako egonaldi bat, zonaldeko jatetxe batean afari edo bazkari bat, eskualdea ezagutzeko bisita gidatuak, Hontza Extrem Abentura Parkerako sarrerak, 'Artzain, egun batez' esperientzia, eta Gorbeiako produktuekin hainbat saski.
GORBEIALDEKO BERTSO-ABENTURA, apirilaren amaieran, Espejon
Urtero bezala, Pazko asteko oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagu...
MINTZALAGUNA: ZER DEN EZAGUTU NAHI?
Aurtengo mintzalagun taldeak martxan betean daude pasa den irailetik. Euskara praktikatzeko espazioak eskaintzen ditu egi...
GAZTE SORTZAILEAK egitasmoaren bi emanaldi, Gorbeialdean
Gasteizko Udalak urtero antolatzen duen beka-deialdia da Gazte Sortzaileak, honako helburuekin: ...