Ez gara esateaz aspertuko: MEREZI DU!

Ez gara esateaz aspertuko: MEREZI DU!

Ikasturte berriko (2021-2022) euskara eskoletarako matrikulazio kanpaina abian da. Egun hauetatik aurrera, Gorbeialdeko Kuadrillan ikasturte berriko taldeak osatzeko deialdiak egingo dira, eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu. Ikasturteari urrian emango zaio hasiera eta eskolez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun taldeak, kultura-emanaldiak, ekitaldiak... Eta, horrez gain, garrantzitsua da jakitea euskara ikastaroen kostua ordaintzeko hainbat dirulaguntza lerro dituztela erakundeek: HABEk, Foru Aldundiak, Kuadrillako udalek…

Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu merezi duelako.

Informazio gehiago:

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital