EUSKARA ARNASGUNE BIHURTU: Martxan da Gorbeialdean euskara ikasteko matrikulazio-kanpaina

EUSKARA ARNASGUNE BIHURTU: Martxan da Gorbeialdean euskara ikasteko matrikulazio-kanpaina

Ikasturte berrirako (2025-2026) matrikulazio kanpaina abian da Gorbeialdeko Kuadrillan. Bihurtu ezazu euskara zure arnasgune!
Kuadrillako udaletxe guztietan aurkitu ahal izango duzu informazioa taldeen, ordutegien, dirulaguntzen... gainean.
Ikasturteari urrian emango zaio hasiera eta, klaseez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun taldeak, kultur emanaldiak eta irteerak, besteak beste. Motibazio asko dago euskara ikasteko: euskaraz arnasa hartzea bezalakorik ez dago.
Izen ematea irailean zehar egingo da. Hona hemen, bizi zaren udalerriaren arabera, dituzun aukerak:
  • ZUIA, URKABUSTAIZ, ZIGOITIA: Izena emateko aukera zabalik dago, irailaren 26ra arte. Gorbeialdeko AEK-k eskaintza zabala du hiru udalerrietarako: mailak, ordutegiak...  Zuiako, Zigoitiko eta Urkabustaizko Udalen webguneetan duzu informazio zehatza.
  • ARRATZUA-UBARRUNDIA: euskararen hastapenetarako tailerrak eta mintzalagun taldea osatzeko eskaintza irekita dago. Irailaren 8ra arte eman dezakezu izena, hemen. Horrez gain, Gorbeialdeko AEK-k ere eskaintza zabaldu du, udalerrian talde bat sortzeko (informazio gehiago, udalaren webgunean)
  • ARAMAIO: hainbat talde sortzeko aukera: A1, mintzapraktika, "gure euskara hobetzen" taldea, C1... Irailaren 26ra arte dago izena emateko aukera. Informazio gehiago, hemen.
  • LEGUTIO:  Euskara eskolen eskaintza martxan dago. Maila guztiak eskainiko dira, taldea sortzeko helburuz. Informazio gehiago jasotzeko, deitu: 945455010 (Legutioko Udala) /747425436 (Gorbeialdeko AEK)
Era berean, galderarik edo zalantzarik baduzu, hona hemen Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzuaren kontaktua: 
euskara@gorbeialdea.eus / 608 78 25 77

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital