-
Hemen zaude:
eman izena MINTZALAGUNEAN: ELKARREKIN EUSKARA BIZI, ERABILI!
eman izena MINTZALAGUNEAN: ELKARREKIN EUSKARA BIZI, ERABILI!
Zer da Mintzalaguna?
Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
Zertarako?
Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko...
Nola hitz egingo dugu?
Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean... Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintzataldeekin koordinatuta.
ETA ADI! ON-LINE PROGRAMAK ERE MARTXAN JARTZEKO AUKERA DAGO.
Ekintza osagarriak:
herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna... Parte hartzeko baldintza euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
Izen ematea
Urrian eta azaroan.
Informazioa:
JAITSI ESKUORRIA, HEMEN KLIK EGINDA
Eta hemen informazio gehiago (mintzalaguna.eus)
Urkabustaizko liburutegian, Zigoitiko kultur etxean, Gorbeialdeko Kuadrillaren egoitzan edo Zuiako liburutegian, Legutioko liburutegian, Arratzua- Ubarrundiako Sologanan eta Aramaioko udaletxean edo liburutegian. Baita euskara@gorbeialdea.eus helbidean, eta honakoetan ere:
gorbeialdea@mintzalaguna.eus | 650266744
GAZTE SORTZAILEAK egitasmoaren bi emanaldi, Gorbeialdean
Gasteizko Udalak urtero antolatzen duen beka-deialdia da Gazte Sortzaileak, honako helburuekin: ...
Gorbeialdeko Kuadrilla: administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoa 2023-2027
Gorbeialdeko Kuadrillaren Batzarrak, 2024ko azaroaren 21ean egindako batzarrean, administrazioan euskararen erabilera nor...
Kuadrillaren EEP: berdintasun teknikaria. Onartutako eta baztertutako pertsonen zerrenda ALHAOn argitaratzea