EKINTZAILETZA laguntzeko programa 2025 - URRIAREN 3ra arte

EKINTZAILETZA laguntzeko programa 2025 - URRIAREN 3ra arte

Negozio-ideia bat duzu eta Laguntza behar duzu garatzeko edo abian jartzeko?

Lanbidek, lanik ez duten eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonei zuzendutako laguntzak onetsi ditu.

Eskualde honetan deialdia gauzatzeko Lanbideko erakunde laguntzailea Gorbeialdeko Kuadrilla da.

Laguntzak honako hauei zuzenduta daude: 
Negozio-ideia bat duten ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei, BERE IDEIA GARATZEKO ETA ABIAN JARTZEKO (PLAZA KOPURUA: 6).

Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek diru-laguntza lor dezakete Lanbidetik.

Honako herriren batean bizi bazara: Aramaion, Arratzua-Ubarraundian, Legution, Urkabustaizen, Zigoitin edota Zuian, edo udalerri horietan garatzeko proiektua baduzu, Zuiako Kuadrillan eska ditzakezu laguntzak.

Izena emateko epea URRIAREN 3an bukatzen da.

Informazio gehiago- Gorbeialdeko Kuadrilla:

  • Udaletxe Plaza 1, 1,. Murgia. Ordutegia: 8:30etatik 14:30etara.
  • Telefono-zenbakia: 945 430 167 / 608 001 159 (Oihana)
  • Helbide elektronikoa: ekonomia@gorbeialdea.eus

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital