-
Hemen zaude:
Ekintzailei laguntzeko programa 2022 -EPEA URRIAREN 4ra arte
Ekintzailei laguntzeko programa 2022 -EPEA URRIAREN 4ra arte
Negozio-ideia bat duzu eta Laguntza behar duzu garatzeko edo abian jartzeko?
Lanbidek, lanik ez duten eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonei zuzendutako laguntzak onetsi ditu.
Eskualde honetan eta Otxandioko udalerrian deialdia gauzatzeko Lanbideko erakunde laguntzailea Gorbeialdeko Kuadrilla da.
Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plaza mugatuak daude:
- Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa-ideia garatzen laguntzeko (plaza kopurua: 6).
- Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei (plaza kopurua: 4).
Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek diru-laguntza lor dezakete Lanbidetik.
Honako herriren batean bizi bazara: Aramaion, Arratzua-Ubarraundian, Legution, Urkabustaizen, Zigoitin, Zuian edo Otxandion, edo udalerri horietan garatzeko proiektua baduzu, Zuiako Kuadrillan eska ditzakezu laguntzak.
Izena emateko epea URRIAREN 4an bukatzen da.
Informazio gehiago- Gorbeialdeko Kuadrilla:
- Udaletxe Plaza 1, 1,. Murgia. Ordutegia: 8:30etatik 14:30etara.
- Telefono-zenbakia: 945 430 167 / 608 001 159 (Oihana)
- Helbide elektronikoa: ekonomia@gorbeialdea.eus
Gorbeialdeko Kuadrillako XXI. Argazki lehiaketa
2023ko urriaren 18an bukatzen da aurkezteko epea....
Ikastaroa: BILTEGIKO LANGILEA eta ORGAK eta PLATAFORMA JASOTZAILEKO MANEJOA
ORDU KOPURUA: 50 orduEGUNAK: Uztailaren 10etik 21eraORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 13:30etaraLEKUA: L...
Formakuntza ikastaroak Iraila-Azaroa 2023
2023rako, EKAINETIK URRIRA, Gorbeialdeko Kuadrillak, Arabako Foru Aldundiak diruz lagunduta, hainbat ikastaro antolatu di...