-
Hemen zaude:
EGIN ETA KLIK ginkana martxan, urtarrilaren 10etik aurrera
EGIN ETA KLIK ginkana martxan, urtarrilaren 10etik aurrera
Sareetan euskaraz aritzeko Egin eta Klik ginkanan parte hartu ahalko dute Gorbeialdeko eta Arabako gazteek urtarrilaren 10etik aurrera.
Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean ‘Egin eta Klik’ izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean. Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Arabako Euskara Zerbitzuak daude ekimenaren atzean.
14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak Instagram kontuan iragarriko dira.
Astean behin edo bitan Arabako gazte batek proposamen bat egingo die parte-hartzaileei. Gai eta formatu anitzeko erronkak izango dira, mugikorrarekin grabatu eta zabalduko direnak.
Parte hartu nahi izanez gero, bi aukera nagusi daude:
- Bideoa zenbakira bidali, WhatsApp aplikazioaren bitartez 639 85 53 12 zenbakira mezua idatziz.
- Bideoa Instagramera igo. Kasu honetan, berdin da istorio (story), Reel edo IGTV formatuan igotzea. @arabakogazteakerabiltzaileari egin behar zaio aipamena beti.
GORBEIALDEKO MINTZALAGUNEN TOPAGUNE IZANGO DA IZARRA, EKAINAREN 18an
Gorbeialdeko mintzalagun eta gurasolagun taldeek hitzordua dute ekainaren 18an, Izarran; bertan egingo baita GORBEIALDEKO...
Gorbeialdeko umeentzat aukera: BERTSO-ABENTURA Espejon (apirilak 20-22)
Gorbeialdeko 10 eta 12 urte arteko umeek, oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultur...
Gorbeialdeko GURASOLAGUNEN proposamena: hilero, mendi-buelta
Joan den irailetik hona, Gorbeialdeko Mintzalagunaren barruan, martxan dago GURASOLAGUN programa. Kudrillako udalerri bak...