BIZI KALITATEA, INGURUMENA ETA BIRZIKLATZE OHITUREI BURUZKO JARDUNALDIA AZAROAREN 22 ETA 23an

BIZI KALITATEA, INGURUMENA ETA BIRZIKLATZE OHITUREI BURUZKO JARDUNALDIA AZAROAREN 22 ETA 23an

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen (EWWR) testuinguruan, Gorbeialdeko Kuadrillak AFAko Iraunkortasuna, Nekazaritza eta Ingurune Naturala Sailak antolatutako jardunaldian parte hartuko du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan.

Jardunaldia azaroaren 22an eta 23an izango da Gasteizko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU).

Inplikatutako eragile guztien topagunea izango da, eta guztion artean partekatuko da egindako lana, analisiak eta diagnostikoak, elkarrekin aurretik ditugun erronken inguruan hausnartzeko.

Jardunaldian hainbat datu ezagutzera emango dira, zenbat hondakin sortzen ditugun, erakunde publikoak zer egiten ari diren, gizarteak hondakinen kudeaketari buruz zer pertzepzio duen, etab.

Funtsezko helburuetako bat ohiturak birplanteatzeko eta zerbitzuak optimizatzeko irizpideak identifikatzea izango da.

Gonbidatuta zaudete, parte hartu nahi duten eta interesa duten pertsona guztiei irekia da.

Hauxe da izena emateko linka: JARDUNALDIA - Bizi kalitatea, ingurumena eta birziklatze ohiturak (araba.eus)

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital