-
Hemen zaude:
Badator EUSFERA Gorbeialdera: unibertso euskaldunago bat gure haurrentzat
Badator EUSFERA Gorbeialdera: unibertso euskaldunago bat gure haurrentzat

Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da. Inguru horretan eragiteko ahalmen gehien dutenak gurasoak izanik, Taupa euskaltzaleen mugimenduak gurasoei zein haurrei zuzendutako ekimen berri bat prestatu du: EUSFERA.
Zer da?
Gure haurren ingurunea euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da. Norabide horretan aurrerapausoak eman nahi dituzten familiei baliabideak, tresnak eta euskarazko espazio berriak eskainiko dizkiegu eta horretan hasi nahi duten familiei, berriz, abiapuntu eroso bat.
Norentzat da?
0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzat (edo guraso rola betetzen duten helduentzat), euskaraz jakin ala ez.
Zein da helburua?
Haur eta gaztetxoen eguneroko atmosferan euskararen presentzia handitzea (aisia, kultura, pantailak, ohiturak…) familiei baliabideak, tresnak eta elkargune egokiak eskainiz.
Noiz eta non egingo da?
Maiatzaren 7tik 17ra, Euskal Herri osoan, ekimena antolatzea erabaki duten herrietan.
Gorbeialdean guraso izanik, zer egin dezaket?
Bi aukera dituzu:
Batetik, Zure haurr(ar)en ingurua euskalduntzen hasi nahi baduzu, edota norabide horretan jarraitzeko zer egin dezakezun ikusi nahi baduzu,
sartu Eusferaren Gurasoen Txokoan. Bertan familientzako baliabideak, ideia praktikoak eta Eusferaren inguruko informazio guztia topatuko duzu.
Bestetik, Gorbeialdean hainbat jarduera egingo dira Eusferak irauten duen bitartean. Jarduera horiek (Euspazioak) familian elkarrekin egon eta euskaraz aritzeko aukera paregabea emango digute. Hona hemen:
- Maiatzak 9, larunbata (Zuia): Jugatxira mendi-irteera. Informazio gehiago, hemen.
- Maiatzak 10, igandea (Zuia): "Basora jolastera!" ekimena. Informazio gehiago, hemen.
- maiatzak 16, larunbata (Zigoitia): Mairuelegorretara mendi-irteera, hainbat laguntzailerekin. Informazio gehiago, hemen.
- Maiatzak 16, igandea (Urkabustaiz): Lamioxinera mendi-irteera. Informazio gehiago, hemen.
Badator EUSFERA Gorbeialdera: unibertso euskaldunago bat gure haurrentzat
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da. Inguru horretan er...
GORBEIALDEKO BERTSO-ABENTURA, apirilaren 7tik aurrera, Espejon
Urtero bezala, Pazko asteko oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagu...
Gorbeialdeko mintzalaguna: ETA EUSKARAZ EGITEN BADUGU?
Badator berriz ere Gorbeialdeko Kuadrillaren mintzalagun programan izena emateko urteroko deialdia. Hemendik aurrera, es...
