Arabamarket plataforma

Arabamarket sortu da,  Arabako negozioen erakusleiho birtuala

www.arabamarket.eus

GORBEIALDEKO KUADRILLAN NEGOZIO BAT BADUZU, PLATAFORMA HONEN BIDEZ ERAKUSLEIHO GUZTIZ DOAKOA IZAN DEZAKEZU ZURE BURUA EZAGUTARAZTEKO, SUSTATZEKO ETA ZURE SALMENTAK HANDITZEKO. 

Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Erronka demografikoa Sailak, Arabako kuadrillekin batera, Arabako landa-inguruneko negozioentzako Erakusleiho-plataforma bat jarri du abian. Arabako landa-inguruneko negozioentzako plataforma digital bat da; doako erakusleiho bat, honako hauek bilatzen dituena:


-Arabako landa-eremuetan jarduera ekonomikoa garatzen duten negozioei eta profesionalei sustapen-kanal digital bat ematea, salmentak handitzeko ikusgarritasun eta aukera gehiago izan ditzaten.

-Arabako landa-bizitzaren abantailei buruz sentsibilizatzea.
- Arabako landa-ingurunea sustatzea, ekiteko eta lan egiteko ingurune gisa.
- Erronka demografikoari aurre egitea.

 Beraz, plataforma hau pentsatuta dago Kuadrilla bakoitzeko negozio guztiak inskribatuta eta ikusgai egon daitezen, eta, alde horretatik, eskualdean ahalik eta publizitate handiena eman behar zaio tresna horri, establezimendu, profesional eta negozio txiki guztiak motibatuz bertan alta eman dezaten. 

Izena emateko kanpaina zabalik dago eta negozioak www.arabamarket.eus webgunearen bidez inskribatu daitezke.

 Bestalde, erakusleiho-plataformaren merkaturatzea aprobetxatuz, eta hura sustatzeko, Arabako Foru Aldundiak BONO-DESKONTU KANPAINA bat jarriko du abian Arabamarketera atxikitako establezimendu jakin batzuetan kontsumoa sustatzeko (dendak oro har, tabernak, jatetxeak, gida turistikoak, farmaziak, estankoak, liburu-dendak, ile-apaindegiak, osasun-arloko profesionalak, artisauak, etab.).

Www.arabamarket.eus webgunean bono kanpaina honi buruzko informazio zehatza dago (noiz eta nola egingo den, zein establezimenduk parte har dezaketen...).

 Kanpaina honetan parte hartu nahi duten establezimenduek programa honi atxikitzea eskatu beharko dute formulario elektronikoan, ARABAMARKET plataforman alta ematen dutenean.

Bono kanpainari atxikitzeko epea ekainaren 15era artekoa da.

 

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital