-
Hemen zaude:
Apirilak 26, Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna
Apirilak 26, Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna
LEHENDAKARITZAREN EBAZPENA
Gorbeialdeko Kuadrillaren egoitzan, Murgian, 2020ko apirilaren 23an 12:30ak izanda, AGUSTÍN OTSOA ERIBEKO LANDA, lehendakariak, Juan Mª Ezkurdia Salazar gerente-letraduaren laguntzarekin, honako ebazpena hartu zuen
APIRILAREN 26a – IKUSGARRITASUN LESBIKOAREN EGUNA
Apirilaren 26an, ikusgarritasun lesbikoaren egunean, zaila izango da ikusgarritasun hori aldarrikatzea etxean dagoen konfinamendutik. Ezin izango gara kalera irten, baina beste behin ere esango dugu lesbianak badaudela eta harro egoteko arrazoi asko dituztela eta, besteak beste, sareak erabiliko ditugu ahotsa altxatzeko.
Oraindik ere, lesbianak ikusezinak dira gure jendarteko hainbat esparrutan; esaterako: eskolan, familian, lanean, kalean… Eta zer esanik ez lesbiana nagusiak, migratuak edo asilo-eskatzaileak direnean.
Ikusezintasuna beste indarkeria mota bat da, emakumeei sexualitate aske eta autonomoa ukatzen jarraitzen duen gizarte patriarkal batean. Hainbeste emakume lesbianaren existentziarik eza edo ikusezintasuna gaitzestea da sistema heteronormatibo hegemonikoa baliatzen duen mekanismoa, gizartean sexu- eta genero-aniztasuna ukatzen jarraitzeko.
Gizarte osoaren erantzukizuna dela diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzea. Lesbianen ikusgaitasuna sustatzen duten politika publikoak beharrezkoak dira, eta, batez ere, maskulinoa den LGTBI+ irudimenetik haratago doazenak.
Egun honetan, lesbiana horiek guztiak aldarrikatu nahi ditugu, ikusarazten direnak eta ez direnak, eta dei egin nahi diegu pertsona, elkarte, kolektibo, erakunde eta organismo guztiei, jendarte osoari, lanean jarrai dezaten. Gure helburua emakume lesbianek euren ikusgaitasuna
Aurrekoa ikusita, idazki honen bidez ERABAKI DUT:
LEHENENGOA: Aurkeztutako testuarekin bat etorriz Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunaren adierazpen instituzionala onartzea.
BIGARRENA: Adierazpena jendaurrean, webgunean, iragarki-taulan eta Kuadrillaren bulegoetan ikusgai jartzea.
HIRUGARRENA: Ebazpen hau Gorbeialdeko Kuadrillaren Batzarrean aurkeztea egiten duen hurrengo bileran.
Erabaki hau osorik irakurrita, Gorbeialdeko Kuadrillako lehendakariak onartu egin du eta, nik, gerente-letraduak, hala dela ziurtatzen dut.
Murgian, 2019ko apirilaren 23an.
Sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko zentroa
Bai sexu-eraso baten biktima izan bazara, bai pertsona bati nola lagundu jakin nahi baduzu, hemen gaude laguntza eta info...
Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren prozesukoa: A1 eta A2 TALDEAK
Egiozu berdintasun zerbitzuari ekarpen eta proposamenak
Ekintza konkreturen bat antolatzea gustatuko litzaizuke? Berdintasunari dagokionez zein behar ikusten duzu zure udalerria...