-
Hemen zaude:
TAILERRA: SORTU ZURE POLTSA BIRZIKLATUTAKO BAKEROEKIN
TAILERRA: SORTU ZURE POLTSA BIRZIKLATUTAKO BAKEROEKIN

Arabako Foru Aldundiak lurraldeko kuadrilletan, ehungaien birziklapena eta berrerabilpena sustatzeko tailerrak jarri ditu martxan.
Koopera-rekin lankidetzan garatutako ekimen honek ehungintzako konponketa, eraldaketa eta berrerabilpen jarduera praktikoak proposatzen ditu, kontsumo-ohitura jasangarriagoak sustatzeko.
Gorbeialdearen kasuan, tailerra Urkabustaizen egingo da.
Lekua: Izarrako Berrerabilgunea
Data: Ekainaren 24a, asteazkena
Ordutegia: 17:00-19:00
“Upcycling jeans” tailerrean, erabiltzen ez diren galtza bakeroak poltsa bakar eta jasangarri batean bihurtzeko aukera izango duzu, josteko makinak erabiliz.
Aurrez izena ematea beharrezkoa da, hemen edo Koopera-ren webgunearen bidez egin daiteke, ekimen honetarako prestatutako gunean (Kollective).
Erabiltzen ez dituzun galtza bakeroak ez badituzu, ez arduratu: tailerrean bakeroak jarriko dira parte-hartzaileen eskura.
Ehun-hondakinen sorrera etengabe areagotzen ari den testuinguruan, funtsezkoa da horrelako ekimenak sustatzea. Araban, urtean pertsonako 16 kilo ehun-hondakin inguru sortzen dira, guztira 5.300 tona baino gehiago.
Arropa berrerabiltzeak hondakinak murrizten laguntzen du eta baliabide naturalen kontsumoa gutxitzen du.
Animatu eta parte hartu!
Inausketa eta lorezaintza hondakinak ez dira errefusaren edukiontzira bota behar.
Gorbeialdeko Kuadrillak gogorarazten du inausketa eta lorezaintza hondakinak ez direla errefusaren edukiontzira bota beha...
Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa Gorbeialdeara itzuliko da uztailean, energia komunitateei aholkularitza ematera
☀️Zuen herrian edo komunitatean zuen energia sortzea eta kontsumitzea pentsatu duzu? Modu lokalean eta ingurumena err...
TAILERRA: SORTU ZURE POLTSA BIRZIKLATUTAKO BAKEROEKIN
Arabako Foru Aldundiak lurraldeko kuadrilletan, ehungaien birziklapena eta berrerabilpena sustatzeko tailerrak jarri ditu...
