“HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU” EGITASMOA GORBEIALDERA DATOR

“HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU” EGITASMOA GORBEIALDERA DATOR

Euskaraldirik ez da aurten egongo (2022ko udazkenean izango da hurrengo edizioa), baina, horren ordez, ekimen interesgarri bat izango dugu datozen egunetan. Horixe da Euskal Herriko hainbat udalerri eta gunetan egingo den HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena.

Zer da, zehazki?

haurren zuzeneko heldu erreferenteek, (guraso, hezitzaile, senide, lagun…) beraien arteko, hau da, HELDUEN ARTEKO,  hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da.

Bi jomuga nagusi ditu:

  1. Umeen erreferente eta gertuko diren helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzea (umeei zuzentzerakoan baino, bereziki eta batez ere, helduak beraien artean hitz egiten dutenean).
  2. Umeen eredu diren helduen euskarazko portaerak bultzatuta, haurrek euskaraz hitz egitea normaltzat hartzea eta hizkuntza portaera hori barneratzea.

Noiz eta non egingo da?

Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean, eremu informaletan (parkeak, plazak, terrazak, etxea…) gauzatuko da ekimena. Parte hartu nahi dutenek erabakiko dute beren hizkuntza-praktikak non aldatu.

Nola egingo da?

- Ez da izenik eman behar. Ekimenarekin bat egiten dutenek aukeratuko dute hizkuntza-praktikaren aldaketa norekin martxan jarri.

  • Solaskideek euskara dakiten kasuetan euskaraz egiten dugu (euskaldunak euskaldunari euskaraz).
  • Lehen hitzak euskaraz egiten ditugu. Ezezagunekin zein euskaraz ulertzen duten ezagunekin.
  • Kideak ulertu bai, baina euskaraz hitz egiten ez badigu euskarari eusten diogu, baita elkarrizketa elebidunetan ere.

 

GORBEIALDEAN, EGITARAU ZABALA

Gorbeialdeko Kuadrillan, ekimena ikusgarriago egiteko eta hizkuntza-praktiken aldaketetarako aukera gehiago eskaintzeko, egitarau zabala antolatu dute bertako euskara zerbitzuek, elkarlanean. Hemen klik egin eta ekitaldi guztiak ikusteko aukera izango duzu.

Oharra: tailerretan parte hartzeko, tokian tokiko udalen bidez zabalduko da izen-ematea. 

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital