• Hemen zaude:

  • Inicio

  • Gorbeialdeko mintzalagunek SARERA egin dute salto. Bazatoz?

Gorbeialdeko mintzalagunek SARERA egin dute salto. Bazatoz?

Gorbeialdeko mintzalagunek SARERA egin dute salto. Bazatoz?

Larrialdi-egoerak gauza asko erakutsi dizkigu: besteak beste, martxan genituen hainbat egitasmo bertan behera utzi baino, aldaketa erraz batzuk eginda mantendu daitezkeela. Horietako bat da Mintzalaguna.

Gorbeialdeko mintzalagun talde askok asteroko hitzorduari eutsi diote: aurrez aurre ezin dena egin bideo-deiak eginez bideratu dute. Argazkian duzue Urkabustaizko talde baten saioa!

Ez da Gorbeialdean bakarrik martxan jarritako kontua. Euskal Herriko leku askotan jarraitzen dute biltzen mintzalagunek. Eta, horrekin lotuta, Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, MintzalagunON sarea ekimena jarri du martxan: teknologia berriak baliatuz, mintzakideak elkartu eta konfinamendu garaian euskaraz aritzeko bide eroso bat.

Interesatzen zaizu? On-line mintzasaioak egin nahi dituzu, dinamizatzaile baten laguntzaz, eta euskaraz aritu astean behin edo bitan?

Hemen duzu informazio guztia:

https://mintzalaguna.topagunea.eus/mintzalagunon-sarea/

BONOOROKORRA covid19 empresa gida

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital