• Hemen zaude:

  • Inicio

  • Gorbeialdeko Merkataritza eta Ostalaritza dinamizatzeko kanpaina

Gorbeialdeko Merkataritza eta Ostalaritza dinamizatzeko kanpaina

Gorbeialdeko Merkataritza eta Ostalaritza dinamizatzeko kanpaina

Urriaren 17tik 26ra Gorbeian erosteak saria dauka!!!!

Aenkomerrek (Arabako merkataritza eta zerbitzuetako enpresari taldeak) eta Gorbeialdeko Kuadrillak Erosketa Gurutzatuen Kanpaina bat jarri dute martxan, Gorbeialdeko merkatarien, zerbitzuen eta ostalarien artean, eskualdeko barne-kontsumoa bizitzeko helburuarekin.

ZEIN DA KANPAINAREN HELBURUA? 

Eskualdean bertan bizi direnak, eskualdean kontsumitzeagatik, saritzea da asmoa. Bezeroak harraskatzeko txartel bat jasoko du, eta, saria jasoz gero, deskontu-txartel bat jasoko du udalerri berean kanpainan parte hartzen duen beste establezimendu batean.

Ekimenaren helburua da gastu-ihesa saihestea, eta udalerrian kontsumitzearen garrantziaz sentsibilizatzea. Horretarako, Merkataritzaren, Zerbitzuen eta Ostalaritzaren arteko salmenta gurutzatuen kanpaina bat egiteko proposamena da hau, elkarren arteko sinergiak sortzeko, sektorearen barruan irudi bateratu bat lortzeko eta bertako herritarren aurrean posizionamendu hobe bat lortzeko.

KANPAINAREN FUNTZIONAMENDUA

Urriaren 17aren eta 26aren artean, kanpainan parte hartzen duten Gorbeialdeko 36 establezimenduek harraskatzeko txartel bat emango diote 5 €tik gorako erosketa/kontsumizio bat egiten duen bezero bakoitzari.

Deskontua duten txartelak jasotzen dituzten establezimendu komertzialetako bezeroek, txartelean bertan adierazten den establezimenduan erabili ahal izango dute. Saritutako txartela ostalaritza-leku batean jasoz gero, deskontua bertan adierazitako komertzioan egin beharko da.

Sariak erabiltzeko gehienezko epea azaroaren 11ra artekoa da. Ezingo dira bi txartel erosketa/kontsumizio bakarrean erabili.

ESTABLEZIMENDU PARTE HARTZAILEAK: Gorbeian-erosteak-Saria-dauka PARTE HARTZAILEAK PARTICIPANTES

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital