Gorbeialdeko Kuadrillako XVI. Argazki lehiaketa

Gorbeialdeko Kuadrillako XVI. Argazki lehiaketa

2018ko urriaren 18an bukatzen da aurkezteko epea.

Gorbeialdeko Kuadrillari begirada bat

1.- GAIA: librea, Gorbeialdeko Kuadrillarekin zerikusia duten argazkiak (ingurumen naturala, soziala eta artistikoa, eraikinak, ohiturak, ekitaldi kulturalak, azokak eta jaiak, pertsonak, esperientziak, gasstronomia, etab.). Gorbeialdeko Kuadrilla osatzen duten udalerrietan hartutako argazkiak bakarrik onartuko dira (Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia).

2.- PARTAIDEAK: Hala nahi duten guztiek parte har dezakete.

3.- LANAK AURKEZTEA:

  • Gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak.
  • Lehenago argitaratu gabeak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute obrek.
  • Originalak zuri-beltzean edo koloretan aurkez daitezke.
  • Argazkiak “jpg” formatuan aurkeztu beharko dira (cd batean grabatuta), eta gutxienez 300 puntu hazbeteko (dpi) bereizmena izan beharko dute, eta 24 x 16 cmko gutxieneko neurria (2835 x 1890 px).
  • Argazkiak gainetik berrukitzea onartuko da, baina ezingo da gehitu edo ezabatu jatorrizko konposizioa aldatuko duen osagairik. Zalantzarik badago edo egiaztatze aldera, artxibo originala eska daiteke.
  • Aurkezten diren argazkiak pertsonaren baten lehen-planoak baldin badira, argazkian agertzen den pertsonaren baimena aurkeztu beharko da argazkiarekin batera.

4.- AURKEZTEKO EPEA: 2018ko urriaren 18a, osteguna, izango da lanak aurkezteko azken eguna.

5.- SARIAK:

  • 1. saria: 200 euro.
  • 2. saria: 150 euro.
  • 3. saria: 100 euro.
  • Udalerriko argazkia: udalerri bakoitzeko 60 euroko saria.
  • Accesita: aurreko sarietaz aparte, 4 argazki aukeratuko dira erakunde honek urtero argitaratzen duen horma-egutegia betetzeko, eta 60 euroko saria emango zaio horietako bakoitzari.
Informazio gehiago: arauak2018 behera kargatu
KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital