• Hemen zaude:

  • Inicio

  • Gorbeialdeko Eskualdeko Emakumeen Topaketa

Gorbeialdeko Eskualdeko Emakumeen Topaketa

Gorbeialdeko Kuadrillak jakinarazi nahi du aurten ez dela egingo Berdintasunaren aldeko Eskualdeko Elkarretaratzea, urtero eskualdeko emakume eta elkarteekin batera antolatu ohi dena.

 

Parte hartzen duten emakumeekin, teknikariekin eta politikariekin batera baloratu ondoren, azkenean suspenditzea erabaki da. Aurtengo errealitatea ez da egokiena izango eskualdeko hainbeste emakume batzen duen topaketa bat antolatzeko.

 

Aurten 25 urte beteko dira Gorbeialdeko emakumeak elkarrekin gogoeta egiteko, eztabaidatzeko eta elkarrengandik ikasteko biltzen direla. Horregatik, aurtengo elkarretaratzeak ospakizuna izan beharko luke.

 

Datorren urtean, egoerak ahalbidetzen badu, gogo eta poz handiagoz ospatuko dugu, elkarrengana hurbiltzeko mugarik gabe.

 

 

Murgian, 2020ko uztailaren 28an

Gorbeialdeko kuadrillako presidentea

Agustin Otsoa Eribeko Landa

Agenda

Albisteak