Gorbeialdean euskara ikasteko zein aukera dagoen jakin nahi?

Gorbeialdeko udalerri guztietan duzu 2017-2018 ikasturtean euskara ikasteko aukera. Anima zaitez, MEREZI DU!!

Ikasturte berrirako (2017-2018) matrikulazio kanpaina abian da. Irailean zehar, ikasturte berriko taldea osatzeko bilerak egingo ditugu, eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu. Ikasturteari urrian emango diogu hasiera eta klaseez gain, hainbat aukera zango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun taldeak, kultur emanaldiak eta irteerak, besteak beste. Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu merezi duelako.

Zure udalerrian euskara ikasteko dituzun aukeren berri zehatzago jakin nahi baduzu, hona hemen harremanetarako kontaktuak, eta beste zenbait datu interesgarri:

ZUIAKO GAU ESKOLA (AEK):

616 181 173 (Josu)

GORBEIALDEKO KUADRILLAKO EUSKARA ZERBITZUA: (ZIGOITIKO, URKABUSTAIZKO, ZUIAKO ETA ARRATZUA-UBARRUNDIAKO UDALAK):

945 430 167 / euskara@gorbeialdea.eus (Manex)

LEGUTIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA:

945 455 943 / kultura@legutio.eus (Estitxu)

ARAMAIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA:

945 445 016 / euskara@aramaio.eus (Rosa)

BEKAK:

Kuadrillako udal GUZTIEK ematen dituzte euskara ikasteko bekak. Horiei buruzko informazioa nahi baduzu:

945 430 167 / euskara@gorbeialdea.eus (Manex)

MINTZALAGUNA:

Ikasitakoa praktikan jarri nahi duzu? Gorbeialdeko mintzalagunek beso-zabalik hartuko zaituzte:

622 120 209 / gorbeialdea@mintzalaguna.org (Unai)

Triptico

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital