EUSKARALDIA: orain arte, 600 lagunek baino gehiagok eman dute izena Gorbeialdean

EUSKARALDIA: orain arte, 600 lagunek baino gehiagok eman dute izena Gorbeialdean

Azaroaren atarian, Euskaraldiaren oihartzuna gero eta handiagoa da Gorbeialdeko udalerrietan. 600 herritarrek baino gehiagok eman dute jada izena, Kuadrilla osatzen duten sei udalerrietan. Horietatik, 400 baino gehiago dira ahobiziak, eta gainerakoak belarriprestak.

Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia, eta gero eta gehiago dira bertan izena eman eta parte hartzeko prest duten herritarrak. Horretarako, bi modu daude; batetik, internet bidez eman daiteke izena, ondorengo helbidean:

 

Izenematea.euskaraldia.eus

 

Bestetik, Gorbeialdeko Kuadrillan, ondorengo lekuetan eman daiteke izena, inprimakia beteta:

 

ARAMAION: udaletxean eta liburutegian

LEGUTION: udaletxean eta liburutegian

ARRATZUA-UBARRUNDIAN: Sologana gizarte etxean

ZIGOITIAN: gizarte eta kultur zentroan

ZUIAN: udaletxean eta liburutegian

URKABUSTAIZEN: udaletxean eta liburutegian

 

Era berean, herriz herri ohiko moduan antolatzen diren festa, azoka eta bestelako ekitaldietan ere izena emateko mahaia aurkitu ahal izango du hala nahi duenak.

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital