Egin jauzi, eta bihurtu MINTZALAGUN!

Egin jauzi, eta bihurtu MINTZALAGUN!

Euskaraldian izena emateko azken txanpan gauden honetan, egitasmoak jasota dituen hamaika egunetan praktikan jarritakoa luzatzeko aukera emango digu GORBEIALDEKO MINTZALAGUNAK.

Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu?  Mila arrazoi daude jauzi egiteko.

Etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko erabilerara gero.

Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean arituko zara zure herri edo eskualdean bertan!

Izena emateko bideez, taldeez, ordutegiez... Informazio gehiago, eskuorrian (PDF).

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital