BERTAN BEHERA -- Gorbeialdeko BERTSO BARNETEGIA, apirilaren 15etik 17ra, MANURGAN

BERTAN BEHERA -- Gorbeialdeko BERTSO BARNETEGIA, apirilaren 15etik 17ra, MANURGAN

OHARRA: Covid-19ak eragindako egoera dela eta, bertso-barnetegia bertan behera geratu da. Aurrerago aztertuko dugu urteko beste garairen batean egiteko aukera. Barkatu eragozpenak, eta osasuntsu ibili!

Urtero bezala, Gorbeialdeko Kuadrillak eta Arabako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean, GORBEIALDEKO BERTSO BARNETEGIA antolatu dugu. Apirilaren 15etik 17ra, Manurgako aterpetxean, Pazko astean, 10 eta 13 urte arteko gaztetxoek egonaldi eder bat egiteko aukera izango dute. Euskararekin saltsan, begiraleekin jolasean, bertso-munduan murgiltzeko okasio paregabea.

Izena emateko, honakoa egin beharra dago:

AURREINSKRIPZIOA

Orain hasi, eta martxoaren 13ra arte. Izen-emate orria bete behar da, eta Gorbeialdeko Kuadrillako edozein udaletxetan entregatu (Aramaion, Legution, Arratzua-Ubarrundian, Zigoitian, Zuian edo Urkabustaizen). Orria, beteta eta eskaneatuta, euskara@gorbeialdea.eus helbidera ere bidali daiteke.

PLAZAK BAIEZTATZEA ETA INKRIPZIOA

Martxoaren 13tik 31ra. Aurreinskripzioa egin dutenek mezu bat jasoko dute, onartuta daudela esanez, eta honakoa eskatuz: Gorbeialdeko Kuadrillako udaletxeetan, edo euskara@gorbeialdea.eus helbidean, parte-hartzailearen osasun txartelaren kopia eta matrikularen ordainagiria entregatzeko, izen-ematea itxita geratu dadin.

OHARRA: informazio gehiago nahi baduzu, jaitsi eskuorria hemen klik eginda.

Aste santuko oporraldian ederto pasa nahi baduzu, bertsoaren saltsan gozo-gozo... eman izena!!

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital