Badator Gorbeialdeko BERTSO BARNETEGIA

Badator Gorbeialdeko BERTSO BARNETEGIA

Gorbeialdeko Kuadrillak eta Arabako Bertsozale Elkarteak elkarlanean urtero antolatzen duten BERTSO BARNETEGIAK Bizkaira egingo du bisita aurten. Diman izango da, bertako Lapurriketa etxean, pazko astean; apirilaren 18an, 19an eta 20an, hain zuzen ere.

Gorbeialdeko Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako umeek har dezakete bertan parte. Bertsoaren bidez aisialdian kultur ekintzekin gozatuko dute, euskal kultura modu sortzaile eta aktibo batean ezagutu, hizkuntzaren erregistro informala landu, beste herrietako lagun berriak egin… Opor garaian ederki pasatzeko aukera zoragarria, beraz.

Martxoaren 24ra arte eman dezake izena, hala nahi duenak. Gorbeialdeko Kuadrillaren bulegoetan, eta Kuadrillako udaletan du horretarako aukera. E-postaz ere egin dezake, izen emate orria bete, eskaneatu, eta euskara@gorbeialdea.eus helbidera bidalita. Esku orria, beheraxeago klik eginda deskarga dezakezu.

Abenturarako aitzakia ederra da bertsoa. Anima zaitezte!!

Programa eta inskripzioa

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital