• Hemen zaude:

  • Inicio

  • Azaroak 25eko sentsibilizazio kanpaina. Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguna

Azaroak 25eko sentsibilizazio kanpaina. Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguna

Indarkeria matxista entzuten dugunean, indarkeria fisikoa, sexuala, edo emakumeen gorputzen kontrako jarrerak datozkigu burura, baina ba al da soilik hori indarkeria matxista? Zergatik gertatzen da? Zeintzuk dira indarkeria kasu bortitzenak edo erailketak eragiten dituzten eguneroko indarkeriak?

Sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina honen bidez indarkeria matxista bere osotasunean landu nahi da, hedabideetan estaldura gehien dituzten kasuz haratago joan.

Horretarako, indarkeria matxista eragin, indartu eta mantentzen dituzten mekanismoak ilustrazioen bidez definituko ditugu. Ilustrazioak Elisabeth Perez ilustratzaile euskaldunak egin ditu, Bonito Editorialaren sortzailea dena.

 

Mekanismo hauek 7 ilustrazio ezberdinetan banandu dira indarkeria indartu eta mantendu egiten dituzten faktoreak definitzeko.

Indarkeria matxistaren existentziari azalpena emateko ezinbestekoa da besteak beste, zazpi kontzeptu hauek gure jendartean zer suposatzen duten eta nola eragiten duten ulertzea. Indarkeria matxistak zelan egituratzen den ikustea ez da erreza izaten, erreproduzitzea eragiten dituzten jarrerak gure kultur-sisteman oso barneratuta daudelako.

Lehenengo ilustrazioa urriaren 14ean zabalduko da, azaroak 25era arte, asteazkenero ilustrazio ezberdin bat zabalduko delarik.

Ilustrazio-ordenak, era berean, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak eta, beraz, indarkeria matxisten existentzia indartzeko prozesua definituko du.

 

 GORBEIALDEKO KUADRILAKO BERDINTASUN ZERBITZUA

 

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital