Ingurune Naturala

Paisaia beti berdea da. Belardi atseginak, abereentzako larreak, ortuak eta basoak oreka eder batean txandakatzen dira. Baserriak daude han-hemenka, dorretxe eta elizateekin uztartuta.

Araban euskararen eguneroko erabilera hoberen gorde den eskualdea dugu hau. Halaber, kondaira eta tradizio multzo oparoa gordetzen du.

Dozenaka bidexka, urtegi artifizial, ibai, antzinako kobazulo, Gorbeia eta Urkiolako Parke Naturalak, paisaiarako eta botanikarako garrantzi handia duten landare ugari, eta hemen euren habitata aurkitu duten animalia mordoa txoko ikusgarri honen osagaiak dira: duen edertasunak liluratu egingo zaitu, dudarik ez.

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital