Gorbeialdeko Kuadrillak 494 km2ko azalera du gutxi gorabehera, eta 9.500 biztanle baino gehiago. Udalerri hauek osatzen dute: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiak.
Paisaia aldetik, bitan bana dezakegu:
- Gorbeia ingurua - Aramaioko harana, batetik. Zona honetan Aramaio, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia udalerriak daude.
- Arabako Lautada, bestetik, Arratzua-Ubarrundia udalerrian hasten dena.
Iparraldean Bizkaia eta Gipuzkoa dauzka, hegoaldean Vitoria-Gasteiz udalerria eta Añanako Kuadrilla, ekialdean Gipuzkoa eta Arabako Lautada, eta mendebaldean Aialako Kuadrilla.
Orografia, klima eta landaretzak paisaia ikusgarriak osatzen dituzte, harizti, pagadi eta belardi iraunkorrekin, jendeak Euskal Herriaz izan ohi duen irudia eskaintzen du.
Baliabide natural horiei guztiei erantsi behar diegu Gorbeia eta Urkiola parke natural izendatu dituztela, eta Kuadrilla osatzen duten biztanle-guneek arkitekturako ondare aberatsa dutela. Horrela, eskualde hau bereziki erakargarria da; bertan asko dago deskubritzeko eta gozatzeko. Naturarekin bat egiteko leku ezin aproposagoa da.
Galdetegia: Zer beharrizan ditu Gorbeialdeko Kuadrillak emakume eta gizonen arteko berdintasunean?
XXI. KULTURGURA LEHIAKETAKO ERANTZUNAK ETA IRABAZLEAK
Hauek dira Gorbeialdeko Kuadrillako XXI.Kultugura lehiaketako erantzun zuzenak:...
KULTURGURA 2020
Martxan da aurtengo KULTURGURA lehiaketa!...