Apirilaren 3tik 5era egingo da GORBEIALDEKO BERTSO BARNETEGIA

Apirilaren 3tik 5era egingo da GORBEIALDEKO BERTSO BARNETEGIA

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak BERTSO BARNETEGIA antolatu dute 10 urtetik 13 urtera bitarteko gaztetxoentzat. Tertangako aterpetxean izango da Apirilaren 3, 4 eta 5ean.

Arabako eskualde honetako gaztetxoak oporraldian batu eta bertsoaren bidez euskararekin gozatzea izango da helburu. Jolasak, txangoak, bertso-emanaldi dibertigarriak, eta bertsolarien bisitak izango dituzte hiru egunetako egonaldi hauetan, eta, noski, euskaraz eta hizkuntza protagonista izanik lagun berriak egiteko aukera paregabea.

Plaza kopuru mugatua dago, eta izen emateko epea zabalik izango dute otsailaren 28ra arte Urkabustaiz, Legutio, Zuia, Arratzua-Ubarrundia, Aramaio eta Zigoitiko udaletan. Dagokion udalerrian erroldatutako haurrek izangodute lehentasuna. Izen ematea udal bulegoetan edo telefonoz egin ahal izango dute.

Edozein zalantza izanez gero Gorbeialdeko euskara zerbitzu edo Arabako Bertsozale Elkartearekin harremanetan jarri zaitezkete:

Gorbeialdeko euskara zerbitzua: euskara@gorbeialdea.eus / 945430167

Arabako Bertsozale Elkartea: araba@bertsozale.eus / 945010505

Erantsitako kartelean eta eskuorrian duzue ikusgai informazio guztia. Barnetegiaren berri,Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean ere baduzu.

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital