Abian da 2020-2021 EUSKARA ESKOLETARAKO MATRIKULAZIO KANPAINA

Abian da 2020-2021 EUSKARA ESKOLETARAKO MATRIKULAZIO KANPAINA

Ikasturte berrirako (2020-2021) matrikulazio kanpaina abian da.  Irailean zehar, ikasturte berriko taldeak osatzeko deialdiak egingo ditugu, eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu. Ikasturteari urrian emango diogu hasiera eta eskolez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun, berbalagun taldeak, kultura-emanaldiak eta irteerak, besteak beste. Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu merezi duelako.

Gorbeialdeko Kuadrillan, udalerri guztietan egiten da taldeak osatzeko eskaintza, eta mailaren, ordutegiaren eta egutegiaren arabera osatzen dira taldeak. Jaitsi, hemen klik eginda, MEREZI DU! diptikoa, eta informazio osoa bertan izango duzu.

Zure udalerrian dauden aukera zehatzen gaineko informazioa nahi izanez gero, jarri harremanetan ondorengo kontaktuekin:

GORBEIALDEKO EUSKARA ZERBITZUA

Arratzua-Ubarrundiako, Zigoitiko, Zuiako eta Urkabustaizko Udalak

euskara@gorbeialdea.eus / 945430167 (Manex)

LEGUTIOKO EUSKARA ZERBITZUA

kultura@legutio.eus / 945455010 (Estitxu)

ARAMAIOKO EUSKARA ZERBITZUA

euskara@aramaio.eus / 945445016 (Rosa)

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital