-
Hemen zaude:
Gorbeiako zaporeak eta jakintza, Gasteizko Abastos Merkatuan salgai
Gorbeiako zaporeak eta jakintza, Gasteizko Abastos Merkatuan salgai

Datorren maiatzaren 25ean, ostiralean, eta 26an, larunbatean, baserritik plazara zuzenean.
Gorbeia, 2018ko maiatzaren 22a_
Datozen maiatzaren 25ean eta 26an Gorbeia eskualdeko produktuak Gasteizko Abastos Merkatura helduko dira, euren produktoreen eta artisauen eskutik zuzenean. Gorbeialdeko Kuadrillak jarri du martxan ekimena, Hazi Fundazioko NIREA proiektuaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gure produktuen ezaguera eta salmenta Arabako hiriburuan bultzatzeko asmoz. Horrela, ostiral arratsaldez eta larunbat goizez Plazako ganbaran (sukaldaritza gelaren ondoan) Gorbeia Txokoa egongo da. Hor, euren baserrietako onena erakusten eta saltzen egongo dira, besteak beste, honako ekoizleak: Goiuriko Basterra Anaiak eta Oletako Atxeta Gaztandegia (Idiazabal gazta); Elosuko Maghú Eguzkiloreak (eguzkiloreak eta deribatuak); Oletako Atxineta Baserria (ahabi-marmeladak eta zukuak); Gopegiko Padura Baratza (fruta eta barazkiak); Aramaioko Iturrieta Sagardotegia (sagardoa); Murgiako Echebarria Okindegia (ogiak); Izarrako Urtaran Okindegi eta Gozotegia; Orozkoko Urigoitiko Txorizoak; Urduñako Arantzazu Gozotegia (euskal pastela), Urduñako Gure Ahaleginak Txakolina; Inosoko A tu vera Koadernaketa eta Manurgako Lamia Biokosmetika.
Aldi berean, Gorbeialdeko Kuadrillak stand bat izango du informazio turistikoa emateko eta hainbat jarduera eskainiko ditu: Dastamenaren Laborategia Slow Food-en eskutik, produktuen dastaketak eta Gorbeiako delikatesekin egindako pintxo banaketak.
Gainera, hurbiltzen direnen artean txartelak bananduko dira opari-zozketetan parte hartzeko. Besteak beste, zozketatuko dira Gorbeiako produktuen sortak, ‘Gorbeiako Sagardoa’ eta ‘Artzain egun batez’ esperientziak, picnic-erako motxilak eta artisau-produktuak.
Informazio gehiago: Gorbeialdeko Kuadrilla · T_945 430 167 · www.gorbeialdekokuadrilla.eus
Inausketa eta lorezaintza hondakinak ez dira errefusaren edukiontzira bota behar.
Gorbeialdeko Kuadrillak gogorarazten du inausketa eta lorezaintza hondakinak ez direla errefusaren edukiontzira bota beha...
Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa Gorbeialdeara itzuliko da uztailean, energia komunitateei aholkularitza ematera
☀️Zuen herrian edo komunitatean zuen energia sortzea eta kontsumitzea pentsatu duzu? Modu lokalean eta ingurumena err...
Gorputz, sexualitate, genero, identitate, maitatzeko eta dibertitzeko forma guztiak ospatzen ditugu.
Ekainak 28, LGTBIQ+ Harrotasunerako Nazioarteko Eguna...


