10 eta 13 urte arteko umeentzat BERTSOABENTURA irailean

10 eta 13 urte arteko umeentzat BERTSOABENTURA irailean

Udaberrian izan behar zen barnetegia egoera berrira egokitu, eta irail hasierarako antolatu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gorbeialdeko kuadrillak egitasmo berri hau. 2020ko Irailaren 2tik 4ra egingo da GORBEIALDEKO BERTSOABENTURA, Legution, Aramaion eta Murgian, goizez. Herri ezberdinetako umeek, eskualdea eta ingurunea ezagutu, bertako bertsolarien bisita jaso eta hitzarekin jolasteko aukera paregabea izango dute.

10 urtetik 13 urtera bitarteko gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera. Egun bakoitzeko egitarau ezberdin bat egongo da, 10:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko dena.  Autobus zerbitzua egongo da, eskualdeko herri guztietatik umeak jasotzera pasa eta hiru gure nagusita bilduta izango da eguneko bertso abentura.

Izen ematea uztailaren 10a baino lehenago egin beharko da, on-line. Informazio gehiago, ondorengo loturan:

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/gorbeialdeko-bertso-abentura-ibiltaria-2020

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital